Jarduera arauak istripuaren kasuan

Kirol istriputzat hartzen da aseguratuek jasan ahal dutena, polizari dagokion kirol jardueraren ondorioz, zeinetan kirolariaren lesioa gauzatuko den, aurretiko patologiarik edota anatomia aldaketarik gabe. Esklusiboki barne hartzen dira kirol txapelketa edo jarduera, entrenamendu edo lekualdatze batean gertatzen direnak, betiere Federazioak, kirol klubak edota organismoak hori behar bezala programatu eta antolatu duenean, ondorioz kirol horren praktika pribatua kanporatua izanik.

Polizak estaltzen dituen Osasun Laguntzak osasun zentrotan emango dira edota erakundeak hitzartu medikuen eskutik.

Kasu guztietan ondorengo urratsak bete beharko dira:

 1.ISTRIPUAREN JAKINARAZPENA:

1.-Istripuaren berri eman beharko da gehienez 7 eguneko epean CORREDURIA DE SEGUROS 5001 BILBAO S.L. helbidean, eta deitu astelehenetik ostegunera 9.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.30etara eta ostiraletan 9.00etatik 15.00etara.

944 454 066

2.-Dagokion espedientea zabaltzeari ekingo zaio zeinetan eskatuko zaion federatuari:

  • Identifikatzea (federazio fitxa) eta estaldura egiaztatzea.
  • Istripuaren azalpena
  • Partiduaren akta, txapelketako talde kirola izango balitz
  • Federatuari istripuen partea igorriko zaio betetzeko eta jarraian itzultzeko, osasun txostenekin eta medikuaren aginduekin batera, hala balegokio, helbide honetara:

5001.bilbao@allianzmed.es

3.-Aseguruak espedientea aztertu ondoren, federatuari dagokion erantzuna hala nola bertaratzeko baimena emango zaizkio, betiere estaldurari hala badagokio.

4.-Tratamendurako edota proba osagarrietarako ondorengo segimendua eskatzeko Osasun Zentroa izango da konpainiari eskaera egingo diona eta baimena dagokion Osasun Zentrora igorriko da.

 

2. LARRIALDIAK

Hala esaten zaio osasun arretari zeinen atzerapenak lesioaren larridura, min bortitzagoa edota istripuaren ondoren berehala bertaratzeko beharra eragin ahal izango dituen, betiere laguntza hori Aseguruari Badagokio eta Kirol Istripua gertatzen denetik lehenengo 24 orduen barruan eskatzen bada.

Kasu honetan federatuak 24 orduko laguntza telefonora deitu beharko du zeinetan larrialdiko laguntza adostuko den zentro hitzartu batean:

902 108 509 ( URGENCIAS )

 

3. LARRIALDI KLINIKO LARRIA

Larrialdi Kliniko Larriaren kasuan soilik onartuko da zuzenean osasun zentro hurbilenera bertaratzea. Larrialdiko lehenengo laguntza jasotzean, lesionatua osasun zentro hitzartu batera lekualdatu beharko da. HITZARTU GABEKO OSASUN ZENTRO BATEAN mantenduko balitz, Konpainia ez litzateke arduratuko emandako arretaren kostuez.

Konpainia ez da arduratuko hitzartu gabeko zentroetako edota Gizarte Segurantzako gastuez, hil ala biziko larrialdi kasuetan izan ezik. Konpainiari fakturatuko balitzaizkio, honek fakturak aseguratuari bidali ahal izango lizkioke.

Federatuak lehenengo lanegunean jakinarazi beharko dio bere egoera Seguros 5001 Bilbao konpainiari, espedientea zabaldu ahal izateko.

 

* Gogorarazten dizugu:

1.-Ezbeharraren espedientea ixteko eta ondorioz, tratamenduarekin ez jarraitzeko arrazoia izango da, KIROL OSASUN BAJA garaian Federatuak kirol jarduerari ekitea; ez dute estaldurarik izango aurreko istripu baten ondorioz osasun altarik gabe gerta litezkeen ondorengo istripuek.

2.-Istripuaren berri eman beharko da gehienez 7 eguneko epean hura gertatu den unetik.

3.-Edonolako laguntza, osasun kontsulta, proba edo errehabilitazio, LARRIALDIKOA izaten ez denean, aurretiaz baimendu egin beharko da, bestela federatua izango da dagozkion kostuen ardura bere gain hartuko duena.

4.-Gogorarazten dizuegu Federazioko poliza 849/1993 Errege Dekretuaren arabera arautzen dela, eta horren arabera barne hartzen direla kirol istripuaren ondorioz eraginiko lesioak, alegia kirol praktikan zehar uneko traumatismoa, lesio bortitza, bat-batekoa eta kanpokoa jasaten denean, betiere lesio kronikoen eta/edo aldez aurretiko lesioen ondorioz eragin izan ez direnean; halaber kanpo gelditzen dira kirolaren ohiko praktikaren, mikro-traumatismo errepikatuen ondorioz, esaterako tendinitisak eta burtsitis kronikoak, artrosiak edo artritisak, hernia diskalak eta oro har edonolako endekapenezko patologiak, eraginiko gaixotasunak edo patologiak.