Kirol arloan sexu abusu eta jazarpen eta sexuagatiko jazarpenaren aurkako arreta zerbitzua aurkeztu dute

‘Zure taldekoak gara’ lelopean Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Basque Team Fundazioak mota honetako indarkeria saihestu eta horren contra jardun nahi dute

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak, legealdi honetan kirol arloan berdintasun erreala eta eraginkorra bultzatzeko duten asmoan, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen eta gizonen  berdintasunerako VII. planak eskainitako testuinguruan oinarrituta eta Emakunderen laguntzarekin, kirol arloan sexu-gehiegikeria eta sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena artatzeko Euskadiko zerbitzua aurkeztu dute gaur goizean.  ‘Zure taldekoak gara’ goiburua erabilita, aipatutako problematika ekiditeko biktimei, haien inguruneari eta federazioei, klubei eta elkarteei laguntza ematea du xede.

Euskal Autonomia Erkidegoan kirol arloan sexu abusu eta jazarpen eta sexuagatiko jazarpenaren inguruan datu kuantitatiborik ez dagoen arren, gaur egun kirol esparruan emakumeen eta gizonen artean dagoen egiturazko desberdintasuna namarmena da, beste esparru batzuetan baino handiagoa. Beraz, beharrezkoa da genero indarkeriaren barruan dauden indarkeria adierazpen ezberdinak ezagutzea, aitortzea eta aztertzea, gerta litezkeen kasuak ekiditeko edo horien aurka aritzeko.

Nazioarte mailan egindako azken ikerketek aditzera eman dutenez, kirol arloan sexu jazarpena %3 eta %52 bitartekoa da herrialdearen eta erabilitako metodología eta definizioen arabera. Edozein kirolarik sexu abusu eta jazarpen eta sexuagatiko jazarpenekin lotutako egoerei aurre egiteko beharra eduki dezake, baina gehienetan neskatoak eta emakumeak, nazioarte mailan lehiatzen diren gazteak, LGTB taldearen barruan dauden atletak eta aniztasun funtzionala duten kirolariak  izaten dira biktimak. Horiez gain, beste estamentu batzuetako emakumeek ere paira ditzazkete horrelako egoerak, esaterako entrenatzaileek, epaileek, teknikariek, zuzendariek eta sektoreko beste profesionalek.

Emakundek eta Eusko Jaurlaritzak, kasu zehatz honetan Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak Zero Tolerantzia adierazi nahi dute horrelako egoeren aurrean. Kirol erakundeei eta batez ere biktimei laguntzeko eta mota honetako indarkeria saihesteko eta indarkeri horren aurka egiteko Bingen Zupiria Hizkuntza Politikako eta Kulturako sailburuak eta Olatz Legarza Basque Team Fundazioko koordinatzaileak Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan gaur goizean aurkeztu dute zerbitzua, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren bermearekin.

Zerbitzuak informazioa eta aholkularitza eskainiko ditu telefonoz (ahotsa eta whatsapp) 688671000 zenbakian, deia beste edozein zenbakira aldatzeko aukerarekin, baita posta elektronikoz ere:  zuretaldekoakgara@euskadi.eus. Gainera Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako webgunean kokatutako landing page baten bitartez, erabiltzaileek informazioa azkar jasotzeko aukera izango dute: www.euskadi.eus/zuretaldekoakgara

Beharrezkoa denean, aurrez aurreko aholkularitza eskainiko da egoeragatik komenigarria dela uste izanez gero, eta pertsonak edo erakundeak onartuz gero, noski. Beti ere aurrez aurreko aholkularitzaren bidez babesa eta sostengua emango da, informazioa gehituko da eta, behar izanez gero, kontsulta egiten duen pertsonarentzat edo erakundearentzat egokiagoa izan daiteken beste esparru batera arazoa bideratuko da.

Arreta zerbitzua gaztelaniaz eta euskaraz eskainiko da 9:30etatik 14:30etara, astelehenetik ostiralera. Kirola egiten duten adin txikiko eta gazteei eta emakumeei zuzentzen zaie, baita beste kirol estamentuetan lan egiten duten emakumeei, entrenatzaileei, epaileei, teknikariei eta beste profesional batzuei ere; erakundeetako, federazioetako, klubetako eta kirol elkarteetako teknikari eta zuzendariei; eskola-zentroei eta IGEi, eta orokorrean gai honi buruz informazioa eta aholkularitza behar duten kirol arloko profesionalei.

‘Zure taldekoak gara’

‘Zure taldekoak gara’ goiburupean, Basque Teameko urdina erabiliz atzealdean eta gizonez eta, batik bat, emakumez osaturiko talde baten marrazkiaz baliatuta, kirol arloan sexu abusu eta jazarpen eta sexuagatiko jazarpenaren aurka ari den talde baten irudia azpimarratu nahi da, martxan jarritako telefonoa eta zerbitzua ere nabarmenduz.

Zerbitzua iragartzen duen kanpainaren irudia osatzeko Basque Team Fundazioan bekatuta dauden kirolari batzuek bideo bat grabatu dute sexu abusu eta jazarpen eta sexuagatiko jazarpen egoerak zeintzuk izan daitezkeen argitzeko. Lucas Eguibar snowboardlariak, Juan del Campo eskiatzaileak, Igor Genua eta Nerea Agirre errugbi jokalariek, Ane Santesteban eta Ana Usabiaga txirrindulariek, Ane Barandiaran softbol jokalariak, Odei Jainaga xabalina jaurtitzaileak eta Gontzal Garcia curling jokalariak Basque Teameko beste kirolari guztien ordezkariak izan dira, Fundazioak genero berdintasuna bultzatzeko eta sexu abusu eta jazarpen eta sexuagatiko jazarpenaren aurka egiteko duen kontzientzia eta konpromisoa adierazteko.

Author: FVP

Share This Post On

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

two × 1 =