Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaritzak, Euskadiko Kirol Federazioen Batasunarekin eta Basque Team Fundazioarekin batera, ‘Kirol erakundeetan berdintasuna bultzatuz’ lau lan saioz osatutako tailerra antolatu du, zuzendaritzak Faduran – Getxon dituen instalakuntzan.
Ekimenean Euskadiko 25 kirol federazio ezberdinetako ordezkariek hartu dute parte, hurrengo helburuekin:
- Partaideek ordezkatzen dituzten erakundeetan ematen den emakumezko eta gizonezkoen berdintasunari buruz hausnartzea
- Bakoitzak bere kirolean edo erakundean aurrera eraman edo sustatu ditzaketen helburu eta ekintzak identifikatzea
- Elkarrekin beste federazio, klub eta, azken finean, kirolarientzat baliagarriak diren ekintza zehatzak aurrera eramatea