Zilarra Patxi Peula patinatzailearentzat Europako txapelketako 10.000 metroko puntuazio proban

Patxi Peulak bigarren domina bat lortu du Oostenden (Belgika) jokatzen ari diren abiadurako patinajeko Europako txapelketan. Oraingoan gasteiztarra podiumeko bigarren tokira igo da 14:16.765 denbora markatu eta gero, zirkuituko lasterketen barruko 10.000 metroko puntuazio proban. Urrea Daniel Niero italiarrak irabazi du (14:16.522) eta brontzea Crispijn Ariens holandarrak (14:52.158).

Patxi garaipenaren bila irten da hasieratik, puntuak lortzeko asmoz, pentsatu barik proba zaila izan zitekela. Erritmo biziari eutsi dio bukaeran berriz ere puntuak jasotzeko. Lasterketa oso parekatua izan da; horren erakusle, azken itzulian erabaki dela. Jakin dute lehenak irabaziko zuela, Nierok edo Peulak, eta azkenean urrea italiarrak eraman du puntu bakar bateko aldearekin. “Nire kirol karrerako proba gogorrenetarikoa izan da” aitortu dio Peulak Basque Team fundazioari.

Argazkia / foto: Dixs Pixels

Patxi Peulak bi domina lortu ditu txapelketa kontinental honetan, 500 metroko errelebuetan urrezko domina poltsikoratu baitzuen. Patxik eta Joseba Fernandez nafarrak ondo baino hobeto ulertu zuten elkar eta eskarmendu handiko lehiakideak hartu zituzten mendean: Filipo Manera eta Duccio Marsili italiarrak eta Ronald eta Michel Mulder holandar bikiak. Urrun geratu da izan duen lesioa: uztailaren hasieran Holandako Munduko txapelketan behatza hautsi zuen.

Aipatutako bi dominez gain, gasteiztarra bosgarren izan da 10.000 metroko puntu-kanporaketa proban, laugarren 3.000 metroko errelebuetan, zazpigarren 1.000 metroko esprintean eta bederatzigarren 15.000 metroko kanporaketa lasterketan.

Fuente: Basque Team

Author: FVP

Share This Post On

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

seven + eighteen =