Patxi Peulak lau domina irabazi ditu Europako txapelketan

Gasteiztarrak beste bi dominarekin bukatu du txapelketa kontinentala: urrezkoa 20 kilometroko kanporaketa proban eta zilarrezkoa maratoian 

Patxi Peula ez da dominak irabazteaz nekatzen. Bere palmaresa ikaragarria da eta gehiago handitu da Belgikan, Europako txapelketei dagokienez, 27 domina pilatzeraino.

Ordu gutxitan Peulak beste bi metal gehitu dizkio Europako txapelketa honetan izan duen arrakasten zerrendari. Maratoian Patxik podiumeko bigarren tokia erdietsi du, kronoa 1:02:44.583tan geratuta. Garaipena Bart Swings belgikarrak eraman du  (1:02:40.243) eta hirugarren postua Crispijn Ariens holandarrak (1:02:48.376).

Gehiago kosta zaio Peulari urrea irabaztea 20.000 metroko kanporaketa proban. Patxik bigarren postuan bukatu zuen atzo lasterketa, baina Martin Ferrieren kanporaketak podiumeko gorengo tokian jarri du gasteiztarra. Gaur arte ez da erabaki errekurtsoa, baina azkenean urrea Patxiren eskuetan dago jada.
Bi domina hauek irabazi aurretik, Peulak beste bi lortu zituen. Zilarra bereganatu zuen 14:16.765 denbora markatu eta gero, zirkuituko lasterketen barruko 10.000 metroko puntuazio proban. Patxi garaipenaren bila irten zen hasieratik, puntuak lortzeko asmoz, pentsatu barik proba zaila izan zitekeela. Erritmo biziari eutsi zion bukaeran berriz ere puntuak jasotzeko. Lasterketa oso parekatua izan zen; horren erakusle, azken itzulian erabaki zela. Bazekiten lehenak irabaziko zuela, Nierok edo Peulak, eta azkenean urrea italiarrak eraman zuen puntu bakar bateko aldearekin. “Nire kirol karrerako proba gogorrenetarikoa izan da” aitortu zion Peulak Basque Team fundazioari.

Urrea 500 metroko errelebuetan poltsikoratu zuen. Patxik eta Joseba Fernandez nafarrak ondo baino hobeto ulertu zuten elkar eta eskarmendu handiko lehiakideak hartu zituzten mendean: Filipo Manera eta Duccio Marsili italiarrak eta Ronald eta Michel Mulder holandar bikiak. Urrun geratu zen izan duen lesioa: uztailaren hasieran Holandako Munduko txapelketan behatzean izan zuen haustura.

Aipatutako lau dominez gain, gasteiztarra bosgarren izan da 10.000 metroko puntu-kanporaketa proban, laugarren 3.000 metroko errelebuetan, zazpigarren 1.000 metroko esprintean eta bederatzigarren 15.000 metroko kanporaketa lasterketan.

Palmaresa

Urrezko dominak Espainiako txapelketetan: 51

Europako txapelketak: 27 domina
Urrezko dominak: 5
Zilarrezko dominak: 4
Brontzezko dominak: 18

Munduko txapelketak: 7 domina
Urrezko dominak: 2 (10.000m. puntu/kanporaketa, Rosario-Argentina, 2014) (10.000m. puntu/kanporaketa, Nanjing-Txina, 2017)
Zilarrezko dominak: 3 (10.000m. puntu/kanporaketa, Xixon-Espainia, 2008) (20.000m. kanporaketa, Rosario-Argentina, 2014) (10.000m. puntu zirkuituan, Nanjing-Txina, 2017)
Brontzezko dominak: 2 (10.000m. puntuazioa, Rosario-Argentina, 2014), (Maratoia, Nanjing-Txina, 2017)

Fuente: Basque Team

Author: FVP

Share This Post On

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

twenty − 4 =