Basauriko IV Indoor Garaikurra

cartel-indoor-a3Lekua: Urbi Kiroldegia (Urbi etorbidea z/g, 48970 Basauri, BIZKAIA).
Eguna: 2017ko otsaila 5, igandea
Ordua: 10:00etik 13:30era.

Doako sarrera, tokiak bete arte.

Parte hartzea:
Interesa duten klubek Euskal Koparako izen-ematea egingo dute, 2017ko urtarrilaren 21a baino lehen ondoko helbide honetara mezua bidalita: basroller@gmail.com. Bertan taldekideen izen-abizenak, kategoria eta probintzia adierazi beharko dituzte. Adierazitako dataren ostean ez da izen-ematerik onartuko.
Inskribatutako irristalari bakoitzeko 1 € ordaindu beharko dituzte, kontu-zenbaki honetan dirua sartuta: IBAN: ES69 1465 0100 9119 0036 4200 Bertan II INDOOR BASAURI eta taldea adierazi beharko dituzte, eta ordainagiriaren kopia izen-ematearekin batera bidali beharko dute.

Prestatzeko bilera:
2017ko otsaliaren 5an (igandea) egingo da, 09:30etan, pistan bertan jarritako idazkaritzan. Bertan azalduko da proba zertan den eta nola funtzionatzen duen.

Azken xedapenak
Irristalari guztiek irteerara agertu beharko dute ekipamendu guztia jantzita, behar bezala atonduta eta irristaketa-materiala egoera onean dagoela. Derrigorrezkoa izango da babes-kasko integrala erabiltzea pistan dauden bitartean.
Sariak banatzeko ekitaldian derrigorrezkoa izango da saritutako irristalariak agertzea, dagokion ekipamendua jantzita. Hala egiten ez dutenek ezin izango dute podiumera igo saria jasotzera.
Ohar honetan jasotzen ez den guztirako, 2010 eta 2011. urteetako oharretan xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Lehiaketen Araudi Orokorrean eta Espainiako Irristaketa Federazioaren Estatutuetan jasotakoari ere.
Basroller IT ez da desplazamenduetan zein lehiaketan gerta daitezkeen istripuen erantzule izango.

Author: FVP

Share This Post On

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

eight + 18 =