Laudioko VI. Patin eguna

kartel-2016Urriaren 30ean igandea, Laudioko Aldaiko Irristaketa KT-ren eta Laudioko Lautxirrinka KK-ren eskutik patinen gaineko VI. Patin eguna antolatuko da Laudion. Ekintza honek kirol honen ezaguera eta parte hartzea bultzatzea du helburu eta horretarako patinatzaile oro parte hartzera gonbidatzen dugu.

Egun horretan bertan eta goizean zehar, irristaketaren inguruan hainbat ekintza ezberdin antolatu dira. Irristaldi eguna Aldai plazan goizeko 11:00etan eta 2km dituen txikienentzako ibilbide batekin hasiko da. Honen amaieran, 11:30ak inguru, 10km inguruko ibilbide luzeari ekingo diogu. Ibilbide biak arazorik gabeko bide errazetatik burutuko dira. Bidean norbaitek laguntzarik behar izatekotan Aldaiko taldekoak eta hainbat bolondres laguntza emateko prest egongo gara; modu berean ibilbidea kontrolatzen egongo garelarik.

Ibilbide luzea burutzen den bitartean haurrek Aldai plazan burutuko diren hainbat ekintzetaz gozatzeko aukera izango dute: irristaketaren inguruan burututako hainbat tailer eta jolas alegia.

12:15etik aurrera, hainbat erakustaldi hasiko dira. Batetik, Master mailan munduko txapelduna dugun Ainhoa Galdeanoren eskutik burututako inline bidezko irristaketa artistikoko erakustaldia. Bestetik, Laudioko Lautxirrinka KK-k ere erakustaldia eskeiniko digu. Eta bere aldetik, Bilbo Bladerseko mutilek irristaketa agresiboko erakustaldia egingo dute.

Jai egunari bukaera emateko irristaketan espezializatutako Ipar Roller dendaren, Dorrea Jatetxearen, Komunik-en eta Kon-en eskutik luzatutako sari oparien zozketa burutuko da. Sorpresaren bat ere ez da faltako.

Ibilbide ezberdinetan parte hartu nahi duen guztiak, izen ematea Aldai plazan10:30etatik aurrera eta dohainik egiteko aukera izango du.

Babesak derrigorrezkoak direla jakinarazi nahi dizuegu.

Author: FVP

Share This Post On

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

7 + ten =