XXVIII. Astur Patin Nazioarteko Saria

Descripción: http://3.bp.blogspot.com/-5i_1QC0SpnY/TnEqWlEFHcI/AAAAAAAAAEE/8C2cK_vNJHQ/s1600/logoasturpatin.jpgAstur Patin Kirol Elkartearen eskutik, Asturiasko Printzerriko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Aholkularitzaren, Gijoneko Udaletxeko Udal Kirol Patronatuaren, Granderroble S.A. Industrien kolaborazioarekin eta Espainiako Irristaketa Errege Federazioaren zein Kirolen Goreneko Kontseiluaren zuzendaritza teknikoaren zuzendaritzarekin ospatuko da XXVIII. “Astur Patin” Nazioarteko Saria.

1. DATA ETA TOKIA

Larunbata, irailak 26, 16.00etatik aurrera Moredako (Gijon) pistan.

Igandea, irailak 27, 10,00etatik aurrera Las Mestas zirkuituan, (euria egiten badu, Moredako pistan ospatuko da)

2. KATEGORIAK

Kategoria partaideak ondorengoak izango dira:

Proba absolutuetan partaide izan ahal dira Jubenil, Junior eta Senior kategorietako irristalari guztiak.

3. INSKRIPZIOAK

Garatu beharreko probak nazioarteko mailakoak izango dira, beraz, uneko federazio lizentzia indarrean duten korrikalariak partaide izan ahal dira, bai Espainiako eta bai atzerriko taldetan.

Probetarako inskripzio eskaera klub interesdunek euren Autonomia Federazioen bidez egingo dute edota Espainiakoak ez direnen kasuan, zuzenean kluben bidez posta elektroniko honetan: asturpatin@asturpatin.net

Eskaera horretan adierazi beharko da partaide izatekotan dabiltzan korrikalarien kategoria eta jaiotza-urtea, aurreko atalean ezarri kategorien arabera. Inskripzio eskaeraren epemuga irailaren 21eko 20.00etan beteko da.

Astur Patin Kirol Elkarteak, XXVII. “Astur Patin” Nazioarteko Sariaren antolatzailea izanik, eskaera horiek onartzeko eskubidea izango du.

Inskripzioak doakoak izango dira.

4. PROBEN HURRENKERA

Larunbata, irailak 26 16:00etan: Partaideen desfilea

Organizazioak proben ordutegia, hurrenkera eta distantziak aldatu ahal izango ditu hori beharrezkotzat jotzean; ahalik eta azkarren emango die horren berri talde partaideei.

5. SARIAK

  • SARIA eskuratu ahal izateko (bi proba egunak kontuan hartuta), derrigorrezkoa izango da bere kategoriari dagozkion probetako bakoitzean parte hartu izatea; sariaren bi egunetan lehiatzen diren proba guztietako puntuak batuko dira, (puntuazioa beheranzko hurrenkerari jarraiki garatuko da, horrela, proba bakoitzeko lehen sailkatuak bertan parte hartu duen patinatzaile kopuruaren puntu kopuru baliokidea eskuratuko du), eta berdinketaren kasuan lehiatu probetatik azkena da lehenetsiko dena.
  • Saria entregatuko zaie kategoria bakoitzeko sailkapeneko lehenengo bost postuei.
  • Amerikar erako “Mini Relevos” kategorian saria entregatuko zaie sailkapeneko hiru lehenengo taldeei, bai emakumezkoenei eta bai gizonezkoenei.
  • Gainera, saria eskuratuko dute esku-dirutan Jubenil, Junior eta Senior kategorietako lehenengo hiru postuek.
  • SARIA ESKU-DIRUTAN eskuratu ahal izateko, derrigorrezkoa izango da dagokion kategoriako eta kategoria absolutuko proba bakoitzean parte hartu izatea; bi egunetako banakako zein kategoria absolutuko proba guztietako puntuak batu egingo dira (puntuazioa beheranzko hurrenkerari jarraiki garatuko da, horrela, proba bakoitzeko lehen sailkatuak bertan parte hartu duen patinatzaile kopuruaren puntu kopuru baliokidea eskuratuko du), eta berdinketaren kasuan lehiatu probetatik azkena da lehenetsiko dena.
JUBENIL KATEGORIA SARIA
1.       a eta 1. a 60 €
2.       a eta 2. a 40 €
3.       a eta 3. a 20 €

 

JUNIOR KATEGORIA SARIA
1.       a eta 1. a 80 €
2.       a eta 2. a 60 €
3.       a eta 3. a 40 €

 

SENIOR KATEGORIA SARIA
1.       a eta 1. a 120 €
2.       a eta 2. a 100 €
3.       a eta 3. a   80 €

6. TXAPELKETA ARAUDIA

Txapelketak Espainiako Irristaketa Errege Federazioko Abiadura Irristaketaren Araudi Teknikoan xedatu arauen arabera ospatuko dira. Txapelketen garapenean aurkeztu litekeen edonolako erreklamazio mota behar bezala identifikaturiko talde bakoitzeko ordezkariari dagokio bideratzea, izan ere, hura izango da solaskide onargarri bakarra bai organizazioarekin eta bai epaimahaiko kideekin harremanetan jarri ahal izango dena.

Astur Patin Kirol Elkarteak ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik balizko istripuen kasuan, alegia lekualdatzetan edota txapelketan gerta litezkeen haien ingurukorik.

Indarrean dagoen araudiari jarraiki, prestatzeko bilera bat ospatuko da klub ezberdinetako ordezkariekin xede horretarako erabilgarri dagoen idazkaritzan, probak hasi baino ordu bete lehenago.

7. TABERNA JARRIKO DA ERABILGARRI TXAPELKETAREN BIGARREN EGUNEAN

(Las Mestas zirkuitua) janariarekin eta edariarekin.

 

Author: FVP

Share This Post On

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

fourteen + 17 =