Atzo amaitu zen Espainiako Federazioaren Campuseko bigarren astea; bertan autonomia erkidego ezberdinetako 150 jokalari onenak izan dira partaide. Euskadiko Federazioko 3 emakumezko jokalari, 3 gizonezko jokalari eta 3 hautatzaile aritu dira parte hartzen, horiek guztiak talde tekniko bikainarekin batera, askorentzat esperientzia ahaztezina izango denaren egileak izanik.
Jendaurreko gure esker ona adierazi nahi diogu talde teknikoari eta halaber eskertu nahi dizkiogu RFEP-ri hirugarren aldiz jarraian gure hautatzaileekin parte hartu ahal izateko eman dizkigun erraztasunak.