Iparraldeko Ligako Presidenteen bilera

Gaur goizean ospatu da Iparraldeko Ligaren baitan dauden federaziotako presidenteen urteko bilera, zeinetan ondorengo hitzarmenak adostuko ziren:

Guztira 12 talde aurre-inskribatu dira Iparraldeko Liga honetan eta oraindaino 5 dira Iparraldeko Liga Sub-23 kategorian inskribatu izan direnak.

IPARRALDEKO LIGA:

Talde bakoitzeko 100€-ko partaidetza kanona ezartzea adostu da, federazio antolatzaileak organizazioak eragiten dituen gastuen hein bat ordaindu dezan balioko duena. 100€ horiek taldea inskribatzean ezartzen den fidantzatik aterako dira. Denboraldi bakoitza hasi aurretik arbitroen Stage bat antolatuko da zeinetan ondorengo edukiak hartuko diren barne: proba fisikoak, araudi berrikusteak, ezagutza probak, irizpide arbitralen ezarpena. Txapelketako arbitroak bertan parte hartzera behartuak izango dira. Datozen hurrengo 10 egunetan Stage-a ospatzeko data eta tokia jakinaraziko dira. Hiru jardunalditik bira murriztuko dira egutegian adieraziko direnak talde lehiakideekiko autonomia ezberdinekoak liratekeen arbitroak esleitzeko orduan. Txapelketarako adostu datak ondorengoak dira:

–URRIA—10-17-24-31

–AZAROA—7-14-21-28

–ABENDUA—12-19

–URTARRILA—9-16-23-30

–OTSAILA—6-13-20-27

–MARTXOA—5-12-19

–APIRILA—2

IPARRALDEKO KOPA:

Txapelketa batzordea eratuko da Koparen hasieran. Batzorde hori eratuko dute klub partaide bakoitzeko pertsona batek eta federazio antolatzaileko presidenteak. Bere gain hartuko du, beste funtzioen artean, Koparen ospakizunerako garapenari dagozkion diziplina neurrien ardura. Koparen data ondorengoa izango da:

–APIRILA—9

JUNIOR-HAURRAK SEKTOREA:

–APIRILA—15-16-17 Aragoin

KIMUAK-JUBENILA SEKTOREA:

–APIRILA—22-23-24 Gaztela-Leonen

ENTRENATZAILEEN JARDUNALDIAK:

Denboraldia hasi aurretik, aurreikusi ahal denez irailaren amaieran, FVP-EPF erakundeak Iparraldeko Eremuko entrenatzaileentzat (kategoria guztietakoak) jardunaldi bat antolatuko du. Egun osoan zehar entrenatzaileak 3 taldetan arituko dira lanean. Talde bakoitzak gai bat jorratu eta garatuko du eta egunaren amaieran gainerako taldeen emaitzak jendarteratuko dira. Partiduaren helburua da kategoria guztietako entrenatzaileen artean ezagutzak eta esperientziak partekatzea. Programa xehetasun gehiagorekin garatuko da ondorengo datetan.

EMAKUMEZKOEN KIROLA:

Urteko bi txapelketa jardunaldi ospatzea proposatzen da, kategoria guztietako emakumezkoen kirolari dagozkionak.

pdf icon Calendario-2015-2016-Liga-Norte.pdf

Author: FVP

Share This Post On

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

fourteen + 16 =